2020(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

La Fabrica, Burkina Faso.



Afrika lehengaietan aberatsa den kontinente bat da. Adibidez; koltana, uranioa eta urrean. Hala ere, arreta eskaintzen ez zaion funtsezko baliabide bat dago: lehengai hauek sortzen dituzten ekintzaileen sormena eta ahalegina.
Munduko herrialde pobreenetako batean, Burkina Fasoko hiruburuko auzo batean La Fábrica izeneko “coworking” gune bat dago. Bertan, hainbat gauza desberdin sortzen edo ekoizten dituzte adibidez jakiak edertzen dituen kontzentratu osasungarri batzuk, paperezko poltsak edo bertako frutekin zukuak egiten dituzte. 

Azken honen potentziala aurkitu zuen enpresaburuaz hitz egiten jarraituz, enplegu hau nola sortu den azaltzen digute. Esther Dienderék hiriburuko institutu batean klaseak ematen zituen eta bertan maiz erabiltzen zuten laborategia esnea eta frutak eraldatzeko. Bertatik jogurtak eta zukuak bezalako produktuak salgai jar zitezkeela pentsatu zuten lehengaiei balore gehiago emanez eta honekin enpleguak sortzea lortzeko, gazteei aukerak emateko. Horrela sortu zen “Glou”. 2000. urtean hasi zen eta 2010ean, enpresa txikiaren arrakastari esker, Dienderék etxe bat alokatu zuen ekoizpena handitzeko.
Jogurtarekin hasi ziren, baina elektrizitate-arazo ugarien ondorioz galera asko izan zituzten. Beraz, zukuen alde egin zuten frutarik onenak dituztela aprobetxatuz. Kolore eta zapore guztietako botila-sorta eskaintzen dituzte asko tokikoak izanik: tamarindoa, mahatsa, laranja, bissap, baobab, jengibre edo limoia hauen artean. Fabrikazioa erabat artisaua da eta ez du kontserbatzaile edo gehigarri bakarrik ere ez.

La Fábrica enpresak ikusitako azken hau bezelako hainbat proiektu aukeratu ditu hauek behar duten bultzada lortzeko. Lisa Tietiembou, ekintzaileei laguntzen dien enpresa honen buruak, eta bere taldeak hauekin lan egiten dute. Langileek ideia on bat eduki eta puntu batera iritsi nahi dutenean baina horretarako baliabiderik ez dutenean sartzen dira Tietiembou eta kideak baliabide hauek lortzeko dirua emanez eta laguntza eskeiniz. Ideia aurkezten duen taldeak porrot egiten badu dirua eskeintzen dion taldeak ere ala egiten du. Horregatik, oso selektiboak dira, iristen zaizkien proposamenen %3 bakarrik eramaten dituzte aurrera, benetan funtzionatuko dutela uste dutenekin.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.