INDITEX MATERIAL SANITARIOA SORTZEKO PREST
Momentuan dugun osasun egoera honi aurre egiteko,
enpresa askok haien materiala eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta beste
batzuk diru donazioak egiten dituzte COVID-19ren ikerketan aurrerapenak eta
soluzioak bilatzeko. Enpresa horien mugimendura Inditex enpresa batu da, non
jabea Amancio Ortega den, eta honek diru donazioak eta bere zerbitzuak
eskainiko ditu.
Inditexek eskainiko dituen zerbitzuak material sanitarioa sortzea
da, beraz, Inditex textil enpresa boteretsua denez, aldaketa batzuk egin
ondoren haien produkzioan, materian sanitarioa ekoizten hasiko dira pandemia
honi amaiera ematen laguntzeko, erizain eta mediku askok ezin dutelako lan egin
segurtasun neurriak betetzeko gai ez badira. Egia da, produkzioaren aldaketa
horretan diru galera jasango duela, baina etorkizunean sozialki izango duen
onura nabaria izango da, eta modu horretan bezero gehiago lortuko ditu eta
enpresaren irudia garbitu ere. Pandemia honen aurrean aukerak bilatzen ari dira
enpresa aurrera eramateko.

ITURRIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.