LA NAVAL ONTZIOLA.
Azken asteetan enpresa ekonomiarekin zerikusi handia duen gai edo arazo bat egon da pil-pilean, izan ere, Sestaoko Ontziola enpresa nagusi batek izugarrizko arazoak eduki ditu, La Naval-ek alegia, eta ia porrotarako bidean egon da. Gertatu dena hauxe da: Itsasontzia enkargatu edo eskatu zuen armadorea itsasontzia hartzen eta beste portu batera( ontziolen beste enpresa batera) eramaten saiatu zen baina harrapatu egin zuten. Eta zergatik saiatu ote zen armadorea barkua nolabait "lapurtzen"?


Bestetik,kasu estremo batean, enpresa inguruko jatetxe edota tabernek garai latzak pasa beharko dituzte zeren eta, 200 langabe horiek, diru falta dela eta, ez dute lehen bezain beste kontsumituko haien zerbitzutan. Adibide garbi bat da Arrasaten Fagor enpresa handiarekin gertatu zena, hainbat jende langabezian geratu zen eta kriston kaosa izan zen.
Laburbilduz, enpresa handi bat itxi egiten denean, inguruko enpresa txikiei ere eragiten die, negozioak pikutara bidaliz eta hainbat langile kaleratuz, ondorioz langabezia tasa igoaraziz eta sektore honen ekonomia (kasu honetan ontziolen enpresa) arriskuan ipiniz.
_aneetxx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.