AFM-REN ENPRESA PLANAK ETA HELBURUAK.

Bien bitartean, makina erreminta sektoreak bide onean jarraitzeko hainbat gauza hartu behar ditu kontuan, langileria hobetzea edota handitzea da haien asmo edo helburuetako bat, bereziki, gazteak erakartzea bihurtu da haien erronka zailena, izan ere, industriak etorkizuna izan dezan gazteak behar ditu eta gainera gazte horien artean emakumeak izatea plus bat izango litzateke, tailerretan gutxi ikusten baitira. Zergatik izango da enpresarentzat erronka bat gazteak kontratatzearen kontua? Euskal herriko ekonomia barruan gazte gutxi dagoelako antza denez eta hortaz, gazteak erakartzeko planak edota ideiak asmatzea izango da haien etorkizuneko zeregin nagusia besteak beste.
Hala ere, ez da asko kezkarazten dien gaia, zuzendaria konbentziturik dago enpresa hau gazteentzako guztiz erakargarria dela izateaz, hala nola profesionalki garapen oso potente bat eskaintzen duelako, preparazio asko behar duelako eta hortaz asko ikasten delako eta gainera bidaiatu egiten delako, gazteentzako lan interesgarria izango litzakeela uste du enpresak. Zailena ekonomiako gazte gutxi horien arten gehiengoa konbentzitzea izango dela badakite, horretarako zerbait erakargarria aurkeztu behar die gazteei eta lan asko egin behar da.
Berri honetan argi ikusten da enpresak zer nolako barne funtzionamendua duen eta nolako gaiak jorratzen dituen enpresa aurrera eraman eta kasu honetan krisitik ateratzeko falta zaion pausu hori emateko. Langileak eskuratzeko eta ongi prestatzeko planak ongi pentsatu behar dituzte, baita produktibitatea eta produkzioaren hazkundea lortzeko.
Informazioa http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5168697/xabier-ortueta-afmko-zuzendari-nagusia-industriak-gazteak-behar-ditu/
lortua da.
lortua da.
_aneetxx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.