AEROMOBILAK
Holandako PAL V EUROPE enpresak kotxe hegalariaren prototipo bat garatzea lortu dute eta hainbat estimazioren arabera laister aterako da merkatura. 15 urteko lan bat izan da eta beraien helburu bakarra historiako lehengo kotxe hegalaria patentatzea da, PAL V ONE izenarekin.
Kotxe modelo hau bi zatitan banatzen da: zati erdia kotxea eta beste zati erdia giroplanoa. Helikopteroaren antzekoa da baina honek propulsore bat du gehigarri. Kotxe honek bi pertsona garraiatu ditzake gehienez, Gainera jendearen ustetan abantaila nagusi bat du: kotxe honen bitartez ataskoak ez direla oztopo bat izango, hau da, kotxe hauek ataskoak saihestuko lituzketela. Uste hori okerra da, izan ere, legearen arabera debekatua dago karreteratan despege bat egitea.

Kotxea giroplano bihurtzeko 10 minutu beharko ditu eta alderantziz. Enpresaren esanetan oso ariketa simple da batetik bestera pasatzea eta ohitura kontua dela azpimarratu dute.

Hau dena kontuan hartuta, argi dagoena da baliabide ekonomiko handia dutenek bakarrik lortu dezaketela, adibidez, futboleko jokalariek.
Nire iritzi xumea emate arren, zentzugabekeri bat iruditzen zait horrelako produktu bat merkaturatzea, jakinda hegazkin eta gama altuko kotxe bat baino askoz garestiagoa dela. Hortaz aparte aurreko lerroetan esan dudan bezala baliabide ekonomiko handia duen pertsona batek bakarrik kontsumitu dezake, beraz, beraiei zuzendutako produktu bat da. Ez dut ukatzen negozio ona dela, salmenta gutxi eginda enpresak diru asko irabazten duelako eta horrekin errentagarritasun handia lortzen delako, baina esan nahi dudana da ez dela edozein pertsonak kontsumitu dezaken produktu bat eta askotan produktu askoz merkeago batekin arrakasta handiagoa lortu daitekela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.