2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Futbola, Ekonomiaren zati garrantzitsu bat


Futbolak, orokorrean, diru asko mugitzen du munduan zehar. Iaz hainbat datu lortu ziren argitaratu zituzten gai honen inguruan eta azpimarratzekoa da futbolak mugitzen duen diru kantitatea, batez ere, Espainian. Datu horiek diotenez, Espainiako ekonomiaren %2,5a futbolak mugitzen du. 

Egia da, orokorrean ia kirol guztiek diru kantitate esanguratsu bat mugitzen dutela, baina ez futbolak bezain beste. Azken batean, kirol ezagunenetakoa izatean aparte, jende askori gustatzen zaio  futbol partido bat ikustea eta esan beharra dago, gaur egun, geroz eta jende gehiagok ikusten duela eta horrek ekonomikoki hazkunde bat suposatzen du. Askoren ustetan, futbolean erabiltzen den dirua masiboa da eta horren ondorioz hainbat eztabaida sortu dira gai honen inguruan. Nik perstonalki ez dut iritzi berdina konpartitzen. Futbola, munduko beste edozer gauza bezela, diruak mugitzen du, hau da, futbola negozio bat da. Futbolak duen berezitasuna sortzen duen erakargarritasuna da. Erakargarritasun horretan diruak paper garantzitsu bat jokatzen du: Geroz eta erakargarriagoa izan, geroz eta jende gehiago egongo da prest futbolaz gozatzeko eta hortaz futbolean inbertituo den dirua handitu egingo da. Adibide bezala, ekipoak erosten dituzten aberatsak jarri ditzakegu. Aberats hauek zenbait ekipo erosten dituzte eta hainbat inbertsio egiten dituzte bertan. Inbertsio horren hobekuntzak ekarriko ditu eta hobekuntza horrek jende gehiago erakarriko du. 



Zenbait taldetako presidenteak enpresari batzuk dira. Enpresari hauek beren interesengatik bakarrik dira ekipo horretako presidente, hau da, ez dute soldatarik jasotzen baino hainbat irabazi dituzte ekipo horren baitan. Errealeko presidenteak, esate baterako, ez du soldatarik jasotzen baino bere taldeak dituen irabazietako zati handi bat eramaten du. 

Nire ustetan, futbola baliabide eskasiarekin dago oso lotua. Jende gutxi dago futbolean benetan ondo jokatu dezaketenak. Ondorioz beren zerbitzuengatik diru kantitate altuagoa eskainiko da, baliabideak urriak direlako.

Honekin esan nahi dudana da, futbola hein handi batean ekonomiaren zati garrantzitsu bat dela eta geroz eta garrantzitsuagoa bihurtuko dela denboraren poderioz. Futbola negozio bat da eta normala iruditzen zait hainbeste diru mugitzea, negozio bat izateaz gain, espektakulo bat delako.  

http://www.mercado.com.ar/notas/deportes/8020235/el-ftbol-espaol-genera-el-25--de-la-economa

1 iruzkin:

  1. Dudarik gabe futbola negozio borobila da gaur egun, eta futbol taldeak, 1.go mailan behintzat, etekinak maximizatzen saiatzen diren enpresak dira, beste edozein enpresa bezala.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.