Apustu etxe hauek nahita kokatzen dira auzo langileetan, beraien lanetatik deskonektatzeko modurik errexena baita, gainera, gehienetan, jokoa, alkohola eta beste droga mota batzuekin erlazionatuta egoten da. Gure egunerokotasunean oso normalizatuta daukagu, baina denbora guztian ikusi dezakegu iragarki bat APUESTA esanez. Bai, tabakoa eta alkohola debekatzea iragarkietan ondo dago, baina ez duzue uste apustuak ere galerazita egon beharko zuenik?
Zorionez, mugimendu asko sortzen ari dira apustu masiboen aurka, adibidez; UNAD.
Bukatzeko, nire ustez oso normalizatua dugun gauza bat da, eta beti bezala langile klasea ez antolatzeko distrakzio bat dela uste dut. Apustu etxeak egonda, burgesia lasai egongo da, langilea antolatzen egon ordez dirua gastatzen egongo delako RETAbet edo estiloko saloi batean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.