2019(e)ko irailaren 19(a), osteguna

HUAWEI VS GOOGLE


HUAWEI ETA GOOGLE

Huawei mugikorrek gutxi barru ez dute Google eta honekin zerikusia duten aplikazioak erabiltzeko aukerarik edukiko. Erabaki honekin Huawei mugikorrak Androideko aplikaziorik gabe geratuko dira eta ez zuten Google, Gmail edo Play Store antzeko aplikazioetan sartzeko aukerarik edukiko.

Huawei eta Google-en arteko eztabaida hau Txina eta Estatu Batuen arteko eztabaida politikoengatik sortu zen.
Donald Trump, Estatu Batuetako lehendakariak, kanpoko enpresa hauei Google erabiltzen utzita espioi lanetan arituko direla dio eta hau segurtasun nazionalarentzako mehatxu bat iruditzen zaio. Honegatik zerrenda bat egin du mehatxu iruditzen zaizkion enpresekin “NTT Group” izenekoa baita agindu bat sinatu bertan Huaweiekin negozio guztiak eteten dituela jartzen.

Google-en oraindik erabakiak eztabaidatzen daude eta Huawei enpresakoak lanean dabiltza Estatu Batuetako proiektu honek aurrera jarraitzen badu zer egingo duten pentsatzen. Baina esan beharra dago Huawei-ek EEUUko gobernuarekin elkarlanean aritzeko eta proiektuaren segurtasunerako neurri eraginkorrak proposatzeko prest daudela esan dutela.

Azkenaldian jendea kezkatuta dago Huawei mugikorra edukita beraien mugikorrek ze ondorio edukiko dituzten galdetzen. Hauek ez dute arazorik edukiko, arazo hau hemendik aurrera salduko diren produktuek edukiko dute. Proiektua baieztatzen duten momentutik aurrera Huawei-ek ez du Google-en aplikazioen eguneratzerik edukiko eta beraien sistema propioa sortu beharko dute eta hau mugikor naiz ordenagailu berrietan ezarri. Honetaz gain Windows antzerako aplikazioak ere ez ezingo dituzte erabili Estatu Batuetakoak baitira eta lehen aipatu bezala Txina eta Estatu Batuen arteko sareko negozioen artean eztabaidak daude. 

Huaweirentzat oztopoa izango den arren, mugikorrak baino gauza gehiagotan lanean dabiltzanez arazorik gabe enpresak aurrera jarraituko duela espero da.

https://www.xataka.com/legislacion-y-derechos/google-dejara-colaborar-huawei-futuros-telefonos-huawei-no-tendran-google-play-otras-apps-reuters

https://www.youtube.com/watch?time_continue=23&v=p6LcnmsVhc0
Naia Altuna 2A.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.