Azken urteotan mundu osoan asko handitu da kontsumismoa, batez ere arropa, estetika... munduan. Kanpoko itsurari, hau da, fisikoari, garrantzia handia ematen zaio gaur egun, eta milaka enpresek hau aprobetxatzen dute dirua eta negozioa egiteko, modu desberdinetan. Dendek berezko irabaziak dituzte, baina askotan, hauek handitzeko, bezeroa engañatzera jotzen dute, adibidez, oferta faltsuetan.

Negozio borobila da enpresentzat: beraien fama asko zabaltzen delako, jende mordoa joango delako beraien dendetara erostera eta gainera izugarrizko ofertak dituztela pentxatuz joango direlako etxera.
Gezurreta hau enpresa handietan gertatzen da, multinazionaletan esaterako. Honen ondorioz, enpresa eta denda txikiak aplastatuak dira hauengatik, hauek itxurarazten dituzten oferta faltsuen arrakastagatik, eta famak ematen dien botere maltzurragatik. Momentu txar batean aurkitzen dira beraz, enpresa txiki hauek, eta bi aukera dituzte: edo baztertuak izan moda hontara ez batzeagatik, edo ofertak egitea, berez negatiboak izango direnak seguraski enpresarentzat.
Azken finean, oferta moda hauek enpresen asmakizunak dira diru gehiago ateratzeko bezeroak engañatuz soilik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.