2019(e)ko urtarrilaren 17(a), osteguna

La Resistenciaren zer esanak ekonomian

La Resistencia azken urteetan arrakastatsu dagoen telebista-programa da. Espainiara bideratzen da, #0 Movistar+ plataforman. Hau, David Broncano izeneko komiko batek aurkezten du eta antzoki batean zuzenean egiten da: Madrilgo Teatro Arlequín-en.

Programa modu minimalistan eramaten da aurrera: pare bat sofa daude gonbidatuak esertzeko; parean, mahai bat eta aulki bat dago, non aurkezlea esertzen den; bi pertsona daude antzezlekuko beste izkinan, musika edo soinu-efektuak zuzenean gehitzeko; eta azkenik, kamara bat dago showaren berri emateko.

Atal ezberdinez osatuta dago eta aurkezlea hainbaten parte da. Ezagunena ordea, berak gonbidatuei egiten dien galdetegia da: programa hasi aurretik, ez dago atal honetako ezer erabakita. Nahiz eta galdera batzuk prestatuak egon, Daviden esku dago zer esan eta zer ez. Bere bromak inprobisatuak dira eta hori da La Resistenciak fama lortu izanaren arrazoi nagusiena.

Galdetegi honetan, gonbidatu guztiei zuzendutako galdera dago: zenbat diru duzu zure kontu korrontean? Honek, zer esan asko sortzen du, gonbidatuetatik inor ez delako egia esatera ausartzen.

Ikusle askok, La Resistencia ekonomiarekin lotu dute. Alde batetik, lehen esan bezala, programa minimalista delako. Diru gutxi mugitzen duelaren itsura ematen du. Honek, gatazka ugariak sortu ditu askoren ustez ez direnaren irudia eskaintzen dutelako. Zergatik diote hori? Itsura sinplea izan arren, horren atzetik dagoen guztiak diru asko mugitzen du eta. Bestetik, galdera ospetsu hori dugu. Gonbidatuak ez dira ausartak izaten: zoroarena egin, hurbilketa bat eman edo besterik gabe, ez dutela erantzungo esaten dute.

Honen ondorioz, eztabaidak egon dira. Diruaren kontua “tabu” dela esaten dute, batzuen ustez izan beharko ez litzakeenean. Hala ere, egia da programatik kanpo konfiantzan egonda ere, diruaren inguruan ez dela gehiegi hitz egiten. Ohikoagoa da beste gai batzuk aipatzea. Inor ez da ausartzen zenbateko dirua duen esatera, baina denoi interesatzen zaigu ondokoak duen diru kopurua zein den jakitea. Berdin du zein den: ondoko bizilaguna, laneko kidea, famatu bat… Ez dago norbere diru-sarrerak esaten dituenik, denok ordea, interesa dugu besteena jakitean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.