2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

DONALD TRUMP

DONALD TRUMP

Artikulu honetan Donald Trumpen biografia eta honen bilakaera finantzieroaren inguruan idaztea erabaki dut. Izan ere, hainbat kasutan, finantzen munduan garrantzitsuak izan diren beste pertsonaia batzuen inguruan informatu naizenean, sarritan izan da Trump izendatua, finantzetan pertsonaia arrakastatsua izanagatik. Bestalde, munduko potentzia garrantzitsuenetako baten lehendakaritza darama aurreko urteko urtarrilaren 20 tik; eta beraz, bi arrazoi hauengatik interesatu nau pertsonaia honen inguruan informatzea eta artikulu honetan datu horiek guztiak jasotzea. Espero dut zuentzako ere baliagarria izatea pertsonaia hau eta bere bilakaera finantzieroa gertutik ezagutzeko!
Donald John Trump New Yorken jaio zen 1946ko ekainaren 14ean. Bost anai arrebako familia dirudun batean jaio zen, izan ere bere aita Fred Trumpek erdi klasekoentzako etxebizitzak eraikiz lortu zuen aberastasuna bateratzea Elizabeth Trump & Son enpresarekin. Ekonomia ikasketak Fordhameko eta Pensilvaniako Unibertsitateetan egin zituen. Jarraian bere aitaren enpresan hasi zen lanean eta orduan hasi zen Donalden garapen finantzieroa. 1974an, 28 urte zituela, bere aitaren aberastasuna jaso zuen eta Manhattanera mugitu zen bertako mundu inmobiliarioan bete betean barneratuz. Bertan hainbat proyektutan parte hartu zuen, bereziki luxuzko eraikuntzen erosketara dedikatu zen bere bizitzako momentu honetan: Grand Hyatt hotela erosi zuen,baita Trump erakundea sortu ere… Baina benetako gorakada 80ko hamarkadan izan zuen Atlantic Cityn, New Jerseyko kostan, izan ere bertako hiru kasino garrantzitsuenen (Trump Castle, Trump Plaza eta Taj Mahal) jabetza zuen beste hainbat ondasunez bestalde. Zoritxarrez, hmarkadaren amaieran zenbait erabaki desegokik bere zorrak ezin ordaintzera eraman zuten. Esaterako Taj Mahal Kasinoa “bono basura” deituriko prestamoekin eraiki zuen batez ere (prestamo gehiagorekin indartu zuen) eta horrek bere zorra handitu zuen azkenean negozioa banka rotan erori arte, proiektuaren babesleei dirutza handia galaraziz. 1990an bere egoera finantziaroa asko hobeto zuen eta prdutik aurrera arrakasta handiko hainbat proiektu burutu zituen: Miss edertasun lehiaketa erosi zuen, Trump izena beste enpresei saldu zien, zenbait edifizio eraiki zituen Trump deiturikoak, bestela beste. Azkenean, pasa den urtean AEBetako lehendakaritza eskuratu zuen, gaur arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.