Urteetan aldatu ez den gai bati buruz hitz egingo dut, kasu honetan, jostailu-dendak
etxera eramaten duten edo han bertan egoten diren liburuxkei buruz izango da. Guztiok
dakigun bezala, liburuxka horretan agertzen diren produktuak: jostailuak, umeek
behar dituzten karroak, autorako erabiltzen diren aulkiak eta bestelako gauzak
agertzen dira. Beraiek beti liburuxka horiek erakargarriak bihurtzen saiatzen
dira jendeak erosi dadin, baina, hemen, nire ustean ez dute hori lortzen. Zergatik
agertu behar dira nesken produktuak arrosez eta mutilenak urdinez? Badirudi hori
ergelkeri bat dela, baina gaur egungo sozietatean arazoak daude horregatik, bai
txikiekin eta bai gazteekin.

Jostailuekin gauza bera gertatzen da, txikietatik erakutsi digute ezin dela
mutil batek panpina batekin jolasten ikusi ezta neska bat kotxekin jolasten, “pertsona
hori arraroa da” edo bestelako kritikak izaten dituztelako.
Pertsonek sozietatea aldatu nahi dute onerako baina, enpresak gauzak
aldatzen ez badituzte gure esfortzua ez du gauza askotarako balio haiek eragin
handia dutelako gugan, eta gehiago ume batengan.

printzesazko mozorroak janzten dituela, baina batzuetan lotsa du horrekin kalera ateratzea jendeak zer esaten duenarengatik. Beraz, nire usteetan, jostailu-dendetako liburuxka eta produktuak aldatzen badira onuragarri egingo du sozietatean eta umeak beldur gabe aukeratuko dituzte benetan nahi dituzten gauzak, koloreak kontuan izan gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.