Hala ere, krisia hobetu dela esaten dutenei zein kondiziotan hobetu den galdetu beharko genieke. Nahiz eta enplegua gora egin, kondizioak okerrera egin dute, eta horretan babesten dira enpresa asko.
Zer nahiago dugu, lan-postu gehiago izatea edo lan-postu gutxiako baino kondizio hobetan? Azkenean lan-postu gehiago izateak jende gehiago lanean egotea zerbait positiboagoa bezala ikusten da, baina azken finean arazo berdina beste era batera saltzea da.
Gainera, askotan arazoa ez da soldata minimora justu-justu iristen dela, denbora kontua baizik, kontratu asko hilabete gutxikoak dira eta horregatik ez dira kotizazio minimora iristen.
Beraz azkenean, arazoari buelta eman eta soluzio modura saldu digute, eta gu ados eta txaloka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.