Ekonomiako oso oinarrizkoak diren bi kontzeptu kontsumo ondasunak eta kapital ondasunak dira. Kontsumo ondasunak gizakion nahiak eta beharrak zuzenean eta berehala asetzen dituen oro da. Adibidez, ogi bat.
Kapital ondasunak ordea zeharka asetzen dituzte, hau da, kapital ondasunak sortzeko erabiltzen ditugun ondasunak dira. Aurreko adibidearekin jarraituz, okindegi batean kapital ondasunak labeak edo orea irabiatzeko makina bat izango litzake.
Gaur egun, nire iritzi apalean, erosten dugun gehiena kontsumo ondasuna da, arropa erosten dugu, barazkiak erosten ditugu, ogia erosten dugu, plastikozko ontzietan datozen entsaladak erosten ditugu!

Baratzarako tresnak eros ditzazkegu eta baratza bat landatu, transgenikorik gabe, esplotazio laboralik gabe… Eta hortaz elikatu.
Askorentzat atzera pauso bat edo utopia bat izan daiteke baina norbanako bakoitzak hainbat gauza egiten ikasiko balu, sukaldatzen, etxeak eraikitzen, josten… Ondasun eta zerbitzuak trukatu egin ahalko genituzke, zer zerrengatik trukatu elkarren artean adostuko genuke, diruaren beharrik gabe.
Ikuspuntu orijinala. Ikusi beharko litzateke ze ondorio izango lituzken famili eta enpresentzako.
ErantzunEzabatu