Washingtonek botere
publikoak erabiltzen ditu bere interes pribatuak defendatzeko, Europak ezin du
amore eman muga-zergen mehatxuen aurrean. Donald Trumpek Frantzia eta beste hainbat herrialde mehatxatu ditu zuzenean,
horien artean Espainia dago, mehatxu hau herrialde hauek muga zergak ezartzeko
egin du Estatu Batuetako presidenteak eta gainera Google tasaren aplikazioaren errepresalia gisa. Tasa hori ez da exijentzia tiranikoa, ez arbitrarioa, baizik
eta AEBetako teknologia-enpresa handiek zergak ez ordaintzea debekatzen duten
gertakari publikoki salatuari erantzuten diona, kontabilitateak eta diru-sarrerak
presio fiskal txikiko eremuetara bideratuz. Europak nahi duena ekonomia
digitaleko plataforma haundiek zergak ordaintzea operatzen duten leku haietan,bezeroak
dituzten lekuetan alegia.
Trumpen mehatxuan
irakurketa kezkagarri bat daukate, AEBeko administrazioak estatuko
instrumentuak erabiltzen ditu estrategia enpresarialak defendatzeko.
Bukatzeko nire iritzia
emateko esan nahi dut gaur egun zerga asko eta asko daudela eta batzuetan
ehiegizkoak direla, ez dut esan nahi ez dugula pagatu behar azken finean gero
diru hori guretzako doalako baina nire ustez diru asko duten pertsonek zerga
haundiagoak ordaindu beharko lituzkete eta btazuetan beraiek ez dituzte
ordaintzen, sekulako dirua dutenean gainera ez zaie eze pasatzen